Zalantza bat edo beste eduki badute ere, azkenean aurtengo Haziaren Jaia larunbat honetan, apirilak 21, ospatuko da Zubietan. Nafarroako Hazien Sarearen laguntzarekin antolatu da eguna eta aldi honetako ekitaldiak goizez bakarrik izanen dira.
Goiza haziak trukatzeko eta solasaldiak egiteko aprobetxatuko da eta ondotik bazkaria eginen da, baba eta babarrun dastaketarekin.