Azken egunotako euriek eragina izan dute errepideetan. Honela, bart gauean izandako lur erori baten ondorioz, Bera eta Ibardin lotzen dituen NA-1310 errepidean, 1,2 kilometroan, txandaka bidea ematen ari dira, libre dagoen karriletik.
Nafarroako Gobernutik arretaz gidatzeko eta mendiko errepideetan kontuz ibiltzeko aholkua eman dute, euri eta elur arriskua baitago.