Arkupeak Elkarteak urteko Gimnasia Besta egin zuen apirilaren 12an, Berako kiroldegian. Urtetik urtera kirolari guttixeago biltzen dira. Gainera, bezperan Ordiziako Ferian izan ziren Arkupeak elkarteko 309 lagun eta horregatik ere, bi egun segidan ateraldia egitea gehiegi delakoan edo, ikusleak ere ohi baino guttixeago hurbildu ziren. Murrizketak musika arloari ere ukitu dio, azken urteetan Arizkungo Larraldetarren txistu eta atabal doinuekin egiten baitzen aurkezpen kalejira, baina aurten, megafoniako musikarekin egin zuten.
Lehenik Goizueta eta Leitzatik etorritakoen taldeak eskaini zuten euren saioa eta ondotik, Doneztebe, Elizondo eta Urdazubiko kirolariek osatutakoak aritu ziren, biak ala biak Patxi Chocarro monitorearen erranetara. Saioa bukatzeko, denak elkarrekin Fandangoa eta Arin-Arina dantzatu zuten eta akautu bezain abudo, 150 bat lagun Zubiondo jatetxera joan ziren bazkaltzera.