TTIPI.NET orain multimedia kanal eta sakeleko telefonoetarako bertsioarekin

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Aurrerantzean, m.ttipi.net bertsioa kargatuko da automatikoki gailu eramangarrietan TTIPI TTAPA

Aurrerantzean multimedia kanala sakelekoetan ere ikusiko da

Teknologia berrietara egokitzeko lanean segitzen du TTIPI-TTAPAk. Helburu horrekin, azkeneko asteotan bi berri­kuntza nabaritu izanen ditu www.ttipi.net web­gunearen erabil­tzaileak: alde batetik bideoz hornitutako multimedia kanala sortu dela, eta ber­tzetik, webgunea gailu eramangarrietan errazago ikusteko bertsio berezia aktibatzen dela automatikoki sakeleko telefono edo tableta batetik TTIPI-TTAPAren web orrian sartuta.

 

Berrikuntza gehiago aste honetan

Aste honetan aktibatuko da multimedia kanala ere tableta eta sakeleko telefonoetako plataforma desberdinetan ikusteko aukera (iPhone, Android, Symbian, Windows­Phone eta Samsung bada), eta horrekin batera, albisteak sare sozia­lekin lo­tzeko posibilitatea izanen da gailu eraman­garrietatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun