Ezagutzen ez genituen historiaurreko aztarnak aurkitu dituzte

Fernando ETXEBERRIA 2012ko apirilaren 17a

Goiko argazkian Arbea alderdian aurkitu den trikuharria ikus daiteke eta beheitikoetan, ezkerrekoan, itxura borobila duen borda ageri da eta eskuinekoan, ur-jauzia. Bertatik bertara ikustea merezi dut

Olegi eta Arbea aldean monumentu megalitiko berriak ikusi dira

Ezkurrako mapa egiten ari den Xabier Tabernaren laguntzari esker, herritarrentzako ezezagunak ziren aztarnen berri jakin ahal izan da. Alde batetik, Olegi aldean, Iruñarri aldera doan bidea utzita eta harrespil edo cromlecharen eskuinean, bes­te bi ere badaude, sasi artean baina ondo seinaleztatuak.

Bestalde, Arbea in­guruan ere trikuharri zoragarri bat dago. Era­tsungo lur eremuan dago, baina harat joateko Ezkain eta Eraku­rriko bidetik barna jei­tsi behar da. Mikeleneko borda ezkerrera utzi­ta, kilometro pare batez aurre­ra egin behar da, eta Pilota Sorora doan bidearen ia amaieran dago trikuharri hori, 100 metro ezkerretara, bidetik kanpo eta ongi seinaleztatua. Hortik pixka bat au­rrerago beste bat ere badago. Merezi du ikustera joateak. Ezkain­go zelaigunetik ordu bat behar da oinez hara ailegatzeko.

 

Ibilaldi baterako gonbidapena

Errotaren inguruan ere paseo bat egin daiteke. Ez dago sobera egoera onean, baina atze­ko aldera joanez gero, presatik ura nola sar­tzen den eta errekatik ura hartzen zuen kanala ikus daitezke. Aurrerago, zirkulu itxu­ra duen­ borda batek arre­ta piztuko dizue, eskual­dean forma hori duen kasu bakarra izanen baita.

Hortik hurbil, ermitatik jeisten den errekaren ondoan, kobazulo txiki bat ere badago, eta tradizioaren arabera, altura txikiko gentileak hor bizitu ziren. Tornainea baserrirako bidea igoz, eta erreka aldera aurrera eginez, tamaina haundiko gaztainondoak ere ikus daitezke, herrita­rren arabera, 400 urte izan behar dutenak. Hiru kisulabe ere badira, eta horietako bat egoera onean, gainera, egu­rrezko zubi batetik pasatuta. Ibilaldi hau ur-jauzi batean amaitu daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun