20 lagunek eman dute izena

Markel LIZASOAIN 2012ko apirilaren 17a

Jendea sumatzen da egun hauetan frontoian entrenatzen

Hasi da pala txapelketa, eta jendea suma­tzen da frontoian, gizenkiak kendu nahian edo. Hamar parek eman dute izena, hondarreko. Batzuk kanpoan gelditu dira, gauza bat edo bestea dela medio, eta, neskarik ez baita apuntatu, final bakarra izanen da sanjoanetan. Bosteko bi taldetan daude banatuak pilotariak, eta ligaxka modura jokatuko dituzte launa partida, apiriletik garagarrilera. Talde bakoi­tzeko lehenbiziko biek semifinalak jokatuko dituzte, sanjoanak au­rrean. Herritik hiru pareja atera dira, hirurak anaiak, eta gero, bi misto daude: saldistarrak eta eratsundarrak. Urroz­tik, berriz, lau lagunek eman dute izena, eta Zubietatik eta Oronoztik, beste bik. Ortzirale guzietan, bi partida izanen dira, eta batzuetan, baita hiru ere. Binako guziei tokatuko zaie bi ortzirale segidan jokatzea.

Jendea biltzeko ai­tzakian prestatu dute txapelketa, eta herriko giroa pixka bat bixitzeko; orduan, antolatzaileek eskatu dute saia­tzeko partidak ortzirale arratsaldeetan jokatzen. Ortzirale honetako, apirilak 20, partidak: 19:00etan, Xabier eta Imanol, Xubeldi anaien kontra. 20:00etan, An­tton eta Urko, Danbolineneko anaien kontra, eta 21:00etan, Melo eta Joseba, Josuren eta Alainen kontra. Apirilaren 27an, berriz, Melo eta Joseba, Markel eta Mikel Mikelengo lehengusuen kontra, eta 21:00etan, Joseba eta Ibai eta Urrutia anaiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun