Gaztain ximelen eskea egin dute aurten ere Beintza eta Labaiengo neska-mutikoek

Arantxa ITURRALDE 2012ko apirilaren 17a

Neska-mutikoak pozik ibili ziren etxez-etxe goxoki eskean. Izaskun Zubialde eta Arantxa Iturralde

Goxoki saila bildu dituzte etxez-etxe ibilita

Beintza eta Labaiengo Ortzegun Santuko tradizioa ez da ospatu gabe utzi aurten ere eta urtero bezala, haurrak Or­tzegun Santuko mezaren ondotik, etxez-etxe ibili ziren goxo­kiak bil­tzen, Beintza­koak Beintzan eta Labaiengoak Labaienen.

Goxokiak jaso au­rretik, abesti hau kantatu zuten etxe bakoi­tzaren atarian: Gaztain ximal ximalak, andriak elizera, gizonak tabernara, haurrak haurretera, apeza txokoltia har­tzera.

Garai batean, gaztainak, intxaurrak eta urrak­ banatzen zitzaizkien haurrei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun