Enpresa ttiki eta ertainentzako ikastaroak prestatu dituzte Leitza eta Lekunberrin

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Zergen eta kontabilitataren kudeaketaren ingurukoa da

Enpresa ttiki eta ertai­nei, dendei, autonomoei eta enpresa turistikoei zuzendutako ikastaroak antolatu ditu Cederna-Garalurrek apirilerako.

Dagoeneko batzuk eginak dira. Apirilaren 10ean, ziurtagiri digitala eta nortasun agiri elektronikoari buruzko taile­rra egitekoa zen Donez­teben eta apirilaren 12an ikastaro bera Leitzan.

Aste honetan, berriz, asteartean eta ostegunean, zerga kudeaketaren inguruko tailerra egiten ari dira Leitzako udal liburutegian, 09:00etatik 13:00etara. Zein zerga eta zergatik ordain­tzen den jakiteaz gain, BEZaren eta PZEZaren zein erregimen den egokiena kalkulatzen ikasten ari dira, zerga gu­ttiago ordain­tze aldera. Araubideen arteko desberdintasunak ere ezagutuko dira, eta bakoi­tzaren on­dorioak. Parte-hartzaile guztiek bederatzina tutoretza-ordu ere izanen dituzte.

Apirilaren 23 eta 24an, kontabilitate kudeaketaren inguruko ikastaroa eginen da Lekunberriko Mitxausenea Kultur Etxean, 09:00etatik 13:00etara. Aholkularia ulertzea ahalbidetuko duten oina­rrizko kontabilitate-ezagutzak lortzeaz gain, balantzeak eta emaitzen kontuak zertarako balio duten eta nolako infor­ma­zioa ematen duten uler­tzen, norbere enpresaren egoeraren analisitik abiatuta erabakiak har­tzen eta administrazioarekin egunean egote­ko, norbere kontabilitate betebeharrak eragu­tzen erakutsiko dute. Hemen ere, parte hartzen dutenek bederatzina tutore­tza ordu izanen dituzte.

Izen ematea: 948 567010 edo sakana.admon@cederna.­es-en.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun