Herriko Ostatua hartzeko deialdia egin du Udalak

Mattin LARRALDE 2012ko apirilaren 17a

Urte batez herritar batek izan du Herriko Ostatuaren martxaren ardura. Mattin Larralde

Herritarra izan ala ez, edozeinek har dezake

Herriko Ostatua har­tzeko epea zabaldu du Udalak. Urte batez he­rritar batek eraman du horko martxa. Hasiera batean langabezian zegolakoz hartu zuen ardura, baina gero, lana agertu zitzaion eta denarekin ezin zuelakoz segitu, Herriko Ostatuko lana utzi egin behar izan du.

Hori dela eta, hasiera batean, bando bidez ostatua hartzeko aukera he­rritarrei ematea erabaki zuen Udalak, baina orain nahi duten guz­tiek izanen dute ostatua hartzeko aukera, he­rritarra izan ala ez.

Le­rro hauen bitartez, he­rri ttiki polit honetako ostatua har­tzera animatu nahi zaituztegu. Interesatua dagoenak eta harremanetan jarri nahi duenak telefono honetara dei­tzen ahal du: 648 525071.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun