Malerrekako Euskara Zerbitzuak antolatutako Malerreka Kantuz ekimenarekin hitzordua izan genuen apirilaren 6an. Jende andana bildu zen plazan eta handik hasita, herriko txoko guztiak kantuz eta musikaz bete zituzten. Arkaitzek soinuarekin, Garbiñek txirularekin eta Ekiñe eta Ilargik panderoarekin paratu zioten aitzinetik prestatutako kantutegiari musika. Angel eta Patxi Mariezkurrena, Alfredo eta Nerearen gidaritzapean gisa guztietako kantak abestu zituzten: Aitorren hizkuntza zaharra, Iturengo arotza, Habanera... Hagitz polita atera zen. Udalak emandako berendu-afari ederrarekin akitu zen Malerreka Kantuz.