Beti pozgarria da herrian haur berriak jaio direla aditzea eta aldi honetan ere bi herritar gehiago garela aipatu behar dugu. Eñaut Babaze Salaburu martxoaren 21ean jaio zen eta Asier Telletxea Rekarte martxoaren 26an. Lerro hauen bidez, ongietorria bi ttikiei eta zorionak Eñauten guraso Igor eta Yolandari, baita Jexux Mari eta Pilartxo atautxi-amatxiri ere. Eta berdin Asierren guraso Mikel eta Itziarri eta Joxe Lorenzo eta Ixabel atautxi-amatxiri ere.