Aurtengo Haziaren Jaia larunbat honetan eginen da

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko apirilaren 17a

Goizez haziak trukatu eta solasaldiak eginen dira eta eguerdian bazkaria

Zalantza bat edo bes­te eduki badute ere, azkenean aurtengo Haziaren Jaia larunbat honetan, apirilak 21, ospatuko da. Nafarroako Hazien Sarearen lagun­tzarekin antolatu da eguna eta aldi honetako ekitaldiak goizez bakarrik izanen dira.

Goiza haziak truka­tzeko eta solasaldiak egiteko aprobetxatuko da eta ondotik bazkaria­ eginen da, baba eta babarrun dastaketarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun