Oñatz lagun duela, Sagardoaren txapelketa irabazi du San Migelek

Nerea TELLETXEA 2012ko apirilaren 17a

Oriamendi 2010

Oñatz andoaindarrak eta Julen San Migel doneztebarrak irabazi dute erremonte­ko II. Sagardoaren txapelketa, martxoaren 31n Galarretan jokatutako finalean iazko txapeldunei, Juaristi eta Patxi Olazarri 40-31 irabazita. Merezitako garaipena lortu zuten Oñatzek eta San Migelek, partida serioa jokatu baitzuten, tanto ederrekin borobildua. Julen San Migel izan zen finaleko pilotarik onena eta pilotakada ikusgarriak eskaini zituen eta Oñatzek ederki lagundu zion. Eta erre­monteaz ari garela, aipatu, urtarrilean eta otsailean Joxe Etxeberria izan zela­ koadroko erremontelaririk onena, Oriamendi enpresak egindako rankingaren arabera. Eta martxoan, bertze herritar batek hartu dio lekukoa, Xanti Uterga aurrelariak, hain zuzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun