Oraingoan ere egun hau hagitz giro onean ospatu zuten herriko gazteek. Jarduera ugari izan zuten: ginkana, trikipoteoa herriko trikitilariekin eta aipatu beharreko nobedade bat txiste kontalaria da. Honek, bazkaldu bitartean eta ondotik, protagonismoa hartu zuen jendea animatuz.