Modu jostagarri eta atseginean, euskal kantak erakusteko eta musika tresnen munduan murgiltzeko asmoz, 5-11 urteko haurrendako euskal kanten tailerra antolatu dute Joana eta Miren Hernandorenak eta Goreti Anzizarrek.
Apirilaren 27tik aitzinera, hamabortzean behin, ortziraletan 17:00etatik 18:30era eskainiko da. Lehenbiziko bi saioak proba modukoak izanen dira eta hirugarren saioarekin segitzekotan, haurrek 20-30 euro ordaindu beharko dituzte. Berez, tailerrak dohainik dira baina erabiliko den materiala eta antolatuko diren ekitaldiak ordaintzeko izanen da dirua.
Apirilaren 25a baino lehen apuntatu behar da, 678 537607ra deituta.