Zuhaitzaren eguna

Irune eta Itsaso 2012ko apirilaren 17a

Landagain eskola

Martxoaren 23an Landagain eskolako 68 ikasle eta 11 irakasleak zuhaitzak landa­tzera joan ziren. Joan den urteko lekuaren ondora joan ziren aurten ere; hau da, Olako bordatik pixka bat gorago. Goizeko 9etan atera ziren eskolatik (ttikienak kotxean joan ziren eta gainerakoak oinez). Aipatu beharrekoa da gurasoen laguntza­ kotxeetan goiti joateko eta bai zuhaitzak landatzerako orduan ere, baita Jose An­gel­ eta Patxikurena ere, zuhaitzak (haritzak, elorri xuriak…) eramaten eta landatze­ra­ko orduan. Lana akautu ondotik, Guraso Elkarteak eskainitako luntxa izan zuten­. Bakoitzak eramandako bazkaria jan ondotik berriz herrira itzuli ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun