87 lagun pasatu dira turismo bulegotik Aste Santuan

Irune eta Itsaso 2012ko apirilaren 17a

Lehengo urteetan baino jende guttiago ibili da

Bertze urte batez Udalak turismo bulegoa ireki du Kultur Etxean, Bertiz Partzuergoaren laguntzarekin eta aurten, 87 lagun pasatu dira bertatik. Apirilaren 3an egindako langile aukeraketa elkarriz­keten ondotik, Irantzu Pastor lesakarra egon da bulegoan informazioa ematen eta udan ere bera egonen da.

Aitzineko urtean baino aunitzez ere jende guttiago ibili da. Gehien­bat, hala ere, ortzegun eta larunbatean izan zen. Hurbildutakoen artean, gehiengoa Bizkai, Zaragoza, Nafarroa eta Arabakoak ziren, baina Madril, Alikante, Bartze­lona, Burgos, Gipuzkoa eta Valentziako turistak ere etorri ziren. Eguraldiak ez zuen batere lagundu, baina herriko alojamendu guztiak bete ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun