2.000 lagun bildu ditu Sara eta Lesaka lotu dituen Gazte Martxak

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Hainbat eta hainbat gaztek parte hartu zuten Saratik Lesakara egindako martxan. www.topatu.info

Eskozia, Irlanda eta Herrialde Katalanetako gazteek ere parte hartu dute

Jalgi Hadi Garaipenera gazte mugimen­duak antolatutako Gaz­te Martxarekin 2.000 gaz­tek bat egin zuten. Euriak ere ez zituen zapuz­tu apirilaren 6tik 8ra Nafarroako Konkistaren 500. urteurrena gogoan­ antolatutako ekitaldiak.

Saran abiatu zen Gazte Martxa, apirilaren 6an, eta bilduta­koek ongi pasatu bidenabar, sormenerako eta ezagutzarako aukera ere izan zuten. Biharamunean oinez Lesakarako bidea hartu zuten, tartean Beran bazkalduta. Arratsaldean ailegatu ziren Lesaka. Hemen ere ez zen animaziorik falta izan, eta ekitaldian euskara, lurraldetasuna, feminismoa eta gazte borroka izan ziren ardatz nagusiak. Aipatzekoa da, Irlanda, Eskozia eta Herrialde Katalanetako gazte ordezkariek ere parte hartu zutela. Gauean kon­tzertuak eta giro ede­rra izan ziren eta apirilaren 8an Independentistak Sareak deituta Iruñean egin zen Aberri Egunera joanez eman zuten bukatutzat martxa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun