Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusia laugarren izan zen Uharteko lauko finalean, baina epaile baten lanak erabat baldintzatu zuen Oberenaren kontrako finalerdia. Epaileak ez ezik, luzapenean, bi segundu falta zirela Iruñekoek sartutako gol batek zapuztu zituen Errekaren eta animatzera joan ziren 250 doneztebarren ilusioak. Duela urte pare bat epaile horrek Doneztebeko partida batean egindako lanarengatik idatzia bidali zuen Federaziora eta geroztik ez zuen Errekaren partidarik epaitu, baina lauko finalean suertatu zitzaien berriz ere. Errekakoen ustez lan negargarria egin zuen. Bortz golengatik irabazten ere egon zen Erreka, baina azkenean berdindu egin zuen Oberenak eta luzapenean, bi segundu falta zirela lortu zuen Iruñeko taldeak garaipenaren gola. Igandean, hirugarren posturako lehian Anaitazarraren kontra galdu zuen Errekak eta Oberena txapeldun izan zen, Maristas-i irabazita. Hauek izan dira asteburuko kirol emaitzak:
FUTBOLA
Gipuzkoako Ohorezko Mailan
Trintxerpe 5 - Beti Gazte 0. Gibeleratutako partida galdu zuten lesakarrek.
Nafarroako Preferente mailan
Baztan 1 (Iturriria) – CA Artajones 0
Nafarroako Erregionaleko lehen mailan
Doneztebe 1 (Liborio Ariztia) – CD Gazte Berriak 1
CD Etxarri Aranaz 1 – Aurrera 5 (Iñakik 2, Ion, Angel eta Antton)
Nafarroako jubenilen bigarren mailan
CD Lagun Artea 1 – Doneztebe 5 (Aurelio Bertiz, Pedro Aleixo, Unai Arozena, Lander Mindegia eta Beñat Leiza)
CD Ardoi B – Baztan
Aurrera – CD Amigó
Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan
Beti Gazte 2 (Koldo Ordax eta Ibon Txoperena) – Billabona 1 gibeleratutako partidan. G
Nafarroako kadeteen bigarren mailan
Doneztebe 5 (Mikel Retegik 2, Diego Armandok 2 eta Fermin Estanga) – CD Lezkairu B 0
Nafarroako infantilen lehen mailan
Beti Gazte 3 (Urki Txoperenak 2 eta Beñat Konde) – Doneztebe 2 (Xabier Erasunek 2)
Baztan – CD Gazte Berriak
Nafarroako Emakumezkoen Ligan
CD Izarra 3 - Doneztebe FT 0
Nafarroako Futbol-7 neskak Kopa
Beti Gazte B 6 (Oihana Uhartemendia, Andrea Lasaga, Rakel Lasaga, Ainara Otxoteko, Laura Prieto eta Ane Otxoteko) – Askatasuna Burlata 0
Beti Gazte A 1 (Itxaso Berrozpe) - Doneztebe 2 (Olaia San Miguel eta Maite Aranbillet) derbia Doneztebeko neskek irabazi zuten.
ESKUBALOIA
Senior gizonezkoen 2. Maila nazionalean, final four Uharten
Finalerdiak
Oberena 25 – Erreka 24
Maristas 26 – Anaitazarra 23
3. eta 4. Posturako lehian Anaitazarra 25 – Erreka 22
Finala: Oberena 22 – Maristas 20
Emakumezkoen kopa
Baztango KT jubenilak 22 – Beti Onak 21
Baztango KT senior – SD Itxako
Kadete mutilak
BM Ardoi 27 – Erreka 35
Kadete neskak
Baztango KT – Itxako A
SASKIBALOIA
Senior mutilak 1. Maila autonomikoan
CB Valle de Egues 62 – Toki Ona Bortziriak 68 Fonseca B
Liceo Monjardin – Toki Ona Bortziriak, astelehenean 20:00etan Iruñeko Liceo Monjardineko kiroldegian.
Kadete neskak
Toki Ona Bortziriak A 69 – CB Burlada B 43
Toki Ona Bortziriak B – Liceo Monjardin, apirilaren 18an, asteazken arratsaldeko 18:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.
Kadete mutilak
Toki Ona Bortziriak 58 - Fonseca B Liceo Monjardin 52