Lauko finala jokatuko du asteburuan Errekako eskubaloi talde nagusiak

TTIPI TTAPA 2012ko api. 13a, 11:31

Errekako senior taldea liga irabazten saiatuko da asteburuan Uharten. Artxiboko argazkia

Larunbat arratsaldeko 18:00etan finalerdia jokatuko du Oberenaren kontra

Asteburuko kirol jardunaldiaren hitzordurik garrantzitsuena Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusiak izanen du, lauko finala jokatuko baitu Uharten. Apirilaren 14an, larunbat arratsaldeko 18:00etan txapeldunen fasean lehenbiziko izan den Oberenaren kontra ariko da, Erreka laugarren izan baita. Ondotik, Maristas eta Anaitazarrak jokatuko dute finalerako txartelaren bila. Igande eguerdian jokatuko dute irabazleek final handia eta aitzinetik hirugarren posturako lehia. Donezteben ikusmin handia piztu da eta beraien auto partikularretan joanen den jendetzaz gain, autobusa ere aterako da. Gainerakoan, asteburuko jardunaldia murritza izanen da, Gipuzkoan ari diren furbol eta areto-futboleko taldeek Aste Santuko atsedenaldiarekin segitzen baitute.

Asteburuko kirol jardunaldiaren hitzordurik garrantzitsuena Doneztebeko Erreka eskubaloi talde nagusiak izanen du, lauko finala jokatuko baitu Uharten. Apirilaren 14an, larunbat arratsaldeko 18:00etan txapeldunen fasean lehenbiziko izan den Oberenaren kontra ariko da, Erreka laugarren izan baita. Ondotik, Maristas eta Anaitazarrak jokatuko dute finalerako txartelaren bila. Igande eguerdian jokatuko dute irabazleek final handia eta aitzinetik hirugarren posturako lehia. Donezteben ikusmin handia piztu da eta beraien auto partikularretan joanen den jendetzaz gain, autobusa ere aterako da.

Gainerakoan, asteburuko jardunaldia murritza izanen da, Gipuzkoan ari diren futbol eta areto-futboleko taldeek Aste Santuko atsedenaldiarekin segitzen baitute.

Hauek izanen dira norgehiagokak:

 

FUTBOLA

Nafarroako Preferente mailan

Baztan – CA Artajones, igandean 17:30ean Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen mailan

Doneztebe – CD Gazte Berriak, larunbatean 17:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

CD Etxarri Aranaz – Aurrera, larunbatean 16:30ean Etxarri Aranatzen.

 

Nafarroako jubenilen bigarren mailan

CD Lagun Artea – Doneztebe, larunbatean 17:00etan Lakuntzan.

CD Ardoi B – Baztan, larunbatean 17:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Aurrera – CD Amigó, larunbatean 17:00etan Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako kadeteen Ohorezko Mailako kopan

Beti Gazte – Billabona, larunbatean 11:00etan Lesakako Mastegin gibeleratutako partida jokatuko da.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

AD San Juan – Baztan, larunbatean 12:45ean Iruñeko San Juanen.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailan

Doneztebe – CD Lezkairu B, larunbatean 12:00etan Doneztebeko Iñaki Indart zelaian.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Beti Gazte – Doneztebe, igandean 16:30ean Lesakako Mastegin.

Baztan – CD Gazte Berriak, igandean 11:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Emakumezkoen Ligan

CD Izarra - Doneztebe FT, igandean 12:00etan Lizarrako Merkatondoan.

 

Nafarroako Futbol-7 neskak Kopa

Beti Gazte B – Askatasuna Burlata, larunbatean 12:45ean Lesakako Mastegin.

Beti Gazte A - Doneztebe derbia larunbatean 12:45ean Lesakako Mastegin.

 

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako gizonezkoen maila berezian

Iturmendi FT - Atekabeltz KE, larunbatean 18:00etan Uharte Arakilgo frontoian.

 

ESKUBALOIA

Senior gizonezkoen 2. Maila nazionalean, final four Uharten

Finalerdiak

Oberena – Erreka, larunbatean 18:00etan.

Maristas - Anaitazarra, larunbatean 20:00etan.

3. eta 4. Posturako lehia igandean 10:00etan eta final handia igandean 12:00etan.

 

Emakumezkoen kopa

Baztango KT jubenilak – Beti Onak, larunbatean 18:00etan Elizondoko kiroldegian.

Baztango KT senior – SD Itxako, igandean 12:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Kadete mutilak

BM Ardoi – Erreka, larunbatean 10:30ean Zizur Nagusiko institutuan.

 

Kadete neskak

Baztango KT – Itxako A, larunbatean 11:00etan Elizondoko kiroldegian.

 

SASKIBALOIA

Senior mutilak 1. Maila autonomikoan

CB Valle de Egues – Toki Ona Bortziriak, larunbatean 20:00etan Eguesko kiroldegian.

Fonseca B Liceo Monjardin – Toki Ona Bortziriak, astelehenean 20:00etan Iruñeko Liceo Monjardineko kiroldegian.

 

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak A – CB Burlada B, igandean 11:00etan, Berako Toki Ona kiroldegian.

Toki Ona Bortziriak B – Liceo Monjardin, apirilaren 18an, asteazken arratsaldeko 18:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Kadete mutilak

Toki Ona Bortziriak - Fonseca B Liceo Monjardin, apirilaren 12an, ortzegun arratsaldeko 18:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun