Iker Arraztoa iruritarra hirugarren izan da Sabaizako basurde arrastoko zakurren lehiaketan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 12a

Ezkerrean, Iker Arraztoa iruritarra Kuper zakurrarekin. Erdian, Carlos Rekalde garailea, Listarekin. Eskuinean, Lantzeko Ioseba Ariztegi Jararekin. Nafarroako Ehiza Federazioa

Sabueso arrazako Kuper zakurrarekin aritu zen apirilaren 7an

Nafarroako Ehiza Elkarteak antolatuta, basurde arrastoko zakurren proba egin zen apirilaren 7an, larunbatean, Ezprogui-Sabaizako eremuan. Iker Arraztoa iruritarra eta Kuper bere sabueso arrazako zakurra hirugarren izan ziren.

Nafarroako Ehiza Elkarteak antolatuta, basurde arrastoko zakurren proba egin zen apirilaren 7an, larunbatean, Ezprogui-Sabaizako eremuan. Iker Arraztoa iruritarra eta Kuper bere sabueso arrazako zakurra hirugarren izan ziren.

Haizeari, hotzari eta hezetasunari aurre egin behar izan zioten zakurrek eta monteroek basurde arrastoei segitzeko. Proba honetan zakurrak lotuak eramaten dituzte eta bere ezaugarriak erakutsi behar dituzte. Goizeko saioen ondotik, hiru lagun ailegatu ziren finalera. Azkenean, zazpi orduko lanaren ondotik, Iraizozko Carlos Rekalde suertatu zen garaile, Lista zakurrarekin. 250 puntu eskuratu zituen. Bogarren postua, Lantzeko Ioseba Ariztegirentzat izan zen, Jara zakurrarekin. 247 puntu eskuratu zituen. Hirugarren postua, puntu kopuru berarekin, Iruritako Iker Arraztoa Albistur eta Kuper zakurrarentzat izan zen. Podiumeko hiru zakurrak sabueso arrazakoak ziren, baina Kuper zen ar bakarra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun