Doneztebe A eta Oizek indartsu daudela erakutsi dute laxoa txapelketako bigarren jardunaldian

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 11

Hutsean utzi zituzten Doneztebe G eta Doneztebe F taldeak

Aste Santuan ere ez du atsedenik hartu Baztan-Errekako XXXIII Laxoa txapelketak eta bigarren jardunaldiko zenbait partida jokatu dira.

Aste Santuan ere ez du atsedenik hartu Baztan-Errekako XXXIII Laxoa txapelketak eta bigarren jardunaldiko zenbait partida jokatu dira.

A multzoan, Oizek hutsean utzi zuen Doneztebe F eta sailkapen buruan dago, jokatutako bi partidak irabazi ondotik. Doneztebe Bk 9 eta 5 irabazi zion Doneztebe Eri.

B multzoan Arraioz C eta Arraioz A taldeen arteko partida atzeratu behar izan zen euriarengatik, 4 eta 6 zeudela. Arraioz Bk 9 eta 4 irabazi zion Doneztebe Cri.

C multzoan azkenik, Doneztebe Gk 0 eta 9 galdu zuen Doneztebe Aren kontra eta Doneztebe C eta Irurita Cren arteko partida atzeratu egin zen.

 

Hirugarren jardunaldia

Asteburu honetan jokatuko da hirugarren jardunaldia, honako partida hauekin.

A multzoan

Irurita B – Oiz, larunbatean 18:00etan.

Doneztebe F – Doneztebe B, igandean 11:30ean.

Doneztebe Ek atsedena.

 

B multzoan

Arraioz A – Irurita A, larunbatean 16:00etan.

Arraioz C – Arraioz B, larunbatean 18:00etan.

Doneztebe Ck atsedena.

 

C multzoan

Irurita C – Doneztebe G, larunbatean 16:00etan.

Doneztebe A – Doneztebe D, larunbatean 17:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun