Aste Santuko oporretan ere ez dute aspertzeko astirik izanen Gazteguneko neska-mutikoek, ipuin kontalariaren saioa eta eskulan tailerra eginen baitituzte. Malerrekako Mankomunitateak euskarazko kultur jarduerak antolatzeko egin duen dirulaguntza deialdia aprobetxatuta eginen dira bi ekimen horiek.
Alde batetik, apirilaren 13an, ostirala, ipuin kontalaria izanen da 17:00etatik 18:00etara eta ondotik, merendola eginen dute guraso eta haurrek txokolate eta bizkotxoekin.
Bestetik, berriz, biharamunean, apirilak 14, birziklatutako materialarekin eskulanak egiteko aukera izanen dute haurrek, Ines Gereka irakasle dutela. 17:00etatik 19:00etara izanen da.