Soinketa Eguna ospatuko du Arkupeak elkarteak apirilaren 12an Beran

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 11

Urtean herriz herriko ikastaroetan ikasitakoa Berako kiroldegian erakusteko aukera izanen dute Arkupeak elkarteko kirolzaleek. Artxiboko argazkia

Bezperan Ordiziako merkatura joanak dira

Irteerak, hitzaldiak, ikastaroak, txapelketak... Gisa guztietako ekimenak antolatzen dituzte Arkupeak jubilatuen elkartean. Apirilaren 11n, erraterako, Ordiziako asteazkenetako merkatura bisita egitekoa dute, eta biharamunean, apirilak 12, Soinketa edo Gimnasia Eguna eginen dute Berako kiroldegian. 12:00etan hasiko da soinketa erakusketa eta 14:15 aldera bazkaria izanen dute Zubiondo jatetxean. Arratsaldez dantzaldia izanen dute.

Ez dira hauek apirileko ekimen bakarrak izanen. Izan ere, apirilaren 17tik 25era Andaluzia aldera joanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun