Adineko pertsonekin sor daitezkeen egoera zaileen inguruan doako lantegia antolatu du Bidelagunek

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 17a

Apirilaren 26an eginen da Elizondon, baina hilaren 20a baino lehen eman behar da izena

Egoera zailen konponbidea adineko pertsonekin: kasu azterketak. Izenburu horixe du Bidelagun elkarteak antolatu duen ekimenak. Hiru orduko lantegia da, eta boluntarioei, adineko pertsonen zaintzaileei, zahar etxeetako langileei, etxez-etxeko langileei, Osasun Etxeko langileei eta, orokorrean, familiei zuzendua dago.

Ikastaroa apirilaren 26an izanen da, ortzegunarekin, Elizondoko Bidelagun elkartearen egoitzan, 17:00etatik 20:00etara. Mirentxu Goienetxe eta Ainhoa Arburua izanen dira hizlariak.

Interesatuek ortziral hau, apirilak 20, izanen dute izena emateko azken eguna. Horretarako 948 591327ra deitu behar dute edo bidelagun@ hotmail.com helbide elektronikora idatzi. Dohainik da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun