Gazteei aisialdirako jarduerak eskaintzeko Aintziña taldea sortu dute Malerrekan eta Bertizaranan

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 10a

Taldearendako logotipoa bilatzeko lehiaketa antolatu dute

Gazteen aisialdi faltari eta indibidualismoari aurre egiteko, Aintziña Aisialdi Taldea sortu dute Malerreka eta Bertizaranako hainbat gaztek. Duela urtebete Malerrekako Gazte Asanbladak, zein arazo dituzten galdetu zien inguruko 100 gazteri eta kezka haien artean aisialdi falta agertu zen, eta horrekin loturik indibidualismoa. Bada, arazo honi buelta ematera dator Aintziña taldea.

Denbora librerako ekintzak egiteaz arduratzen da taldea eta bilerak hilabeteko azken ortziraletan egiten dituzte Malerrekako Mankomunitatearen egoitzan, Donezteben. Eskualdeko gazteriaren arteko harremanak sendotu bidenabar, gazteria mugitzea da helburu nagusia, eta honekin batera herrietako gazteek elkar ezagutzea, kontsumoan oinarritu gabeko aisialdi eredua bultzatzea, euskal kultura sustatzea, munduko kulturekin harremanetan jartzea eta eskualdeko herriei bizia ematea.

Antolatuko diren ekintzak gehienbat gazteei bideratuak egonen badira ere, adin guztietako jendearendako ekimenak antolatzen saiatu nahi dute. Bertzalde, garbi utzi nahi dute jarduera hauek irekiak izanen direla eta nahi duenak parte­ hartzen ahal duela.

Logotipo bila

Taldea sortu berria denez, logotipo bila dabiltza eta horretarako logotipo lehiaketa paratu dute martxan. Logotipoa koloretan edo zuri-beltzean izan daiteke, eta ordenagailuz edo eskuz egina izan daiteke.

Logotipoa apirilaren 27a baino lehen aurkeztu behar da. Egun horretan 20:00etarako Malerrekako Mankomunitatera eraman beharko da edo bertzela, helbide honetara bidali: Leitzako errepidea 1, 3. ezkerra.

Bildutako lanekin erakusketa eginen dute maitzaren 26an Zubietan eginen den Malerreka Egunean, eta horien artean batek jasoko du saria.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun