Arantza, Baztan, Lesaka eta Aresoko mendi itzuliak eginen dituzte aurten

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Duela bi urteko Arantzako Mendi Itzuliak 704 lagun elkartu zituen. Aurtengoa maiatzaren 20an eginen da. Artxiboko argazkia

Arantza eta Baztangoa maiatzean, Lesakakoa ekainean eta Aresokoa irailean

Nafarroan aurten eginen diren mendi mar­txen egutegiak zehaztuak daude. Dagoeneko horietako batzuk eginak ere badira, Corella eta Altsasukoa kasu. Baina oraindik ere badi­ra gehiago, eta tar­tean­ daude eskualdeko lau: bi urtetik behin egiten diren Arantza eta Lesakako mendi itzuliak eta urtero egiten diren Baztangoa eta Aresokoa. Ekaitza Elkarteak antolatutako Arantzako Mendi Itzulia maiatzaren 20an eginen da. 30 kilometroko itzulia izanen da, bi kilometro gehiago egiteko aukerarekin.

Baztango Mendigoizaleek antolatutako Baztango XIX. Mendi Itzu­lia Amaiurren eginen da aurten, maiatzaren 27an. 35 kilometroko ibilbideak 2.000 metroko desnibela izanen du­.

Lesakakoak hartuko dio Baztani lekukoa eta ekainaren 17an eginen da Beti Gazte Elkartea­ren eskutik Lesakako XI. Ibilaldia. Bi ibilbide izanen dira aukera: 21 kilometrokoa (1.100 metroko desnibela) edo 33 kilometrokoa (1.700 metroko desnibela).

Aresokoa, irailaren 2an eginen da. 26 kilometroko ibilbidea egin be­harko dute mendizaleek, 1.200 metroko desnibela duen itzulia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun