Aspalditik urteko hitzordu nagusietako bat bihurtua den Laxoa Txapelketak aurten ere ez du hutsik egin: XXXIII. Laxoa Txapelketa abian da.
Maiatzerako ligaxkako partidak jokatuko dituzte pilotariek, taldeka hiru multzotan banatuta. 14 talde ari dira lehian eta multzo bakoitzeko zortzi talde onenek final-laurdenetarako txartela lortuko dute. Ekainaren 24an eta uztailaren 1 eta 8an jokatuko dira. Ondotik, uztailaren 15, 22 eta 29an finalaurrekoak eginen dira eta finala abuztuaren 4an Arraiozen.
Taldeetako partaideak
Arraioz A: Iñaki Mihura, Jon Gamio, Asier Zubigarai eta Jesus Mari Laurnagarai. Arraioz B: Xabier Bengoetxea, Aitor Zubigarai, Migel Maritorena eta Sergio Navarro. Arraioz C: Xabier Mihura, Mikel Mindegia, Aritz Alunda eta Xabier Maritorena.
Doneztebe A: Santi Mindegia, Pascual Bertiz, Jokin Arraztoa eta Koldo Legarra. Doneztebe B: Asier Mutuberria, Jabier Almandoz, Jokin Apezetxea eta Juan Telletxea. Doneztebe C: Jose Manuel Mitxeltorena, Josu Juanena, Mikel Mutuberria eta Fermin Jorajuria. Doneztebe D: Unai Sapuppo, Xabier Ibarrola, Andoni San Martin eta Joseba Grazenea. Doneztebe E: Ramontxo Etxebeste, Jon Apeztegia, Aritz Baleztena eta Joseba Juanena. Doneztebe F: Lander Erkizia, Emilio Zabala, Josetxo Ezkurra eta Bittor Mendiburu. Doneztebe G: Jokin Telletxea, Pedro J. Martin, Mikel Etxekolonea eta Ander Bertiz.
Irurita A: Guillermo Etxenike, Joseba Urtasun, Jesus Etxenike eta Xabier Ripa. Irurita B: Xabi Barberena, Igor Urrutia, Migel Bidegain eta Iñaki Etxandi. Irurita C: Joxe Mari Salaburu, Karlos Goikoetxea, Jagoba Ramos eta Mikel Azpiroz.
Oiz: Sergio Fagoaga, Iker Bereau, Iñaki Mendiola eta Ugutz Zelaieta.