Betiko senpertarren artean nork ez du ezagutzen Mayi Valencia, sortzez Alzuaga? Amotzen sortua Helbarrungo auzoan bizi da aspalditik familiaz inguratua goxoki. 90 urtetan gertakari arraroa bizi izan du bere alaba baten alabaren alabak alaba izan baitu berriki! Erran nahi baita badirela familia hortan bortz belaunaldi, bortz adin desberdinetako emazteak. Gutitan ikusten den balentria edo gertakari zinez atsegina. Goraintziak Mayi eta segi bizkor orain arte bezala!