Bazko astelehenez, liburuzaleek hitzordua dute Saran, Idazleen Biltzarraren karietarat, eta aurten ere herriko idazleak hantxe izanen dira. Auxtin Zamorak Hatsaren Poesia 2011 eta Hatsaren Poesia 2012 liburuak eta Henri Duhauk Gratien Adema Zaldubiren Bertze Prediku Batzuk aurkeztuko dituzte. Peio Jorajuriak, bere aldetik, Inifife euskarazko liburua agertuko du Magreberat lagunekin egin duen bidaiaz.