Ekitaldiz beteriko asteburua izanen da

Joana GUERENDIAIN 2012ko apirilaren 4a

Ekimen kultural andana izanen dira asteburu honetan, larunbat, igande eta astelehenean.

Alde batetik, igandean, apirilak 8, iluntzearekin Sarako Ondareak kantaldi bat antolatu du Jean Bordaxar, Saiberri, Elisa Perotxena eta Iñaki Gerendiain kantalariekin. Sar­tzea 10 eurokoa izanen da eta urririk 16 urte arte.

Horrez gain, hiru egunetan, bi erakusketa antolatuak dira. Bat liburuari buruz, Lur Berri gelan, 10:30etik 19:00etara eta bigarrena denen etxean, 10:00etatik 19:00 arte, pintura erakusketa bat izanen da.

Eta astelehenean, apirilak 9, Turismo Bulegoak 29. Euskal Herriko Idazleen Biltza­rra antolatu du. Usaian­ bezala, kiroldegian iraganen da egun osoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun