Jende ainitz ibili zen joan den martxoaren 10ean Olhain ikastolako ate idekietan eta Kattin Bergara lehendakariak eskertu egin zituen langile eta ikasleen izenean. Historia pixkat bat kontatze aldera, Olhain ikastola, 1977an antolatu zen garaian ama eskola zen bakarrik, zazpi haurrekin. 27 urte berantago, borroka luze baten ondotik, CM2raino joaten ahal da Sarako ikastolan. Haur kopuruak emendatze handi bat ezagutu du, gaur egun 80 ikasle baitira. Ekiparen aldetik badugu irakasleeta Marie-Jo Berruet, Maiana Mendiboure, Bixente Etxegarai, Xantal Maia, Laurence Lafitte; kasu emaileetan Karmen Ondicola, Bittori Etxeberri, Andoni Garbizu; Integrazio Batzordetik Saroia Galarraga eta AVS-ak Iraun Zabaleta eta Joana Guerendiain.