Ortziral honetatik igandera, apirilak 6, 7 eta 8, Gazte Martxa eginen da Sara eta Lesaka artean. Asteburu kargatua izanen dute gazteek.
Ostiral arratsaldez Saran hasiko da, 15:00etatik goiti akanpalekua irekiko da eta gero animazioak izanen dira herrian zigante, gaitero eta joaldunekin. Bertzalde, hiru gune antolatu dira: Mintza (eztabaidatzeko), Dantza (kontzertu ttipi batzuk) eta Jalgi (jokoak kiroldegian). 19:00etan ekitaldi bat izanen da plazan eta 22:00etan bertso guda.
Biharamunean martxa 09:00etan abiatuko da, 14:00etan bazkaria Beran eginen da eta 18:30 inguru Lesakara ailegatuko dira. Han segituko du bestak, musika, ekitaldi eta kontzertuekin. Xehetasun gehiagorako 10. orrialdean ikus daitezke.
Igande goizean, berriz, 08:00etan esnatuko dira Goinetxe triki Sound systemekin eta 09:00etan autobusak abiatuko dira Iruñera Aberri Egunarentzat. Dudarik gabe, asteburu on bat pasatzeko aukera izanen da.