Ekitaldiz beteriko hilabetea antolatu du Basaizea Kultur Elkarteak Baigorrin

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Irudian ageri den hauxe da aurtengo Nafarroaren Eguna iragarriko duen kartela. Utzitako argazkia

Apirilaren 29an eginen da Nafarroaren Eguna

Apirileko azken igandean Baigorrin eginen den Nafarroaren Egunaren atarian, aurten ere hilabete osoko kulturaldia antolatu du Basaizea elkarteak. Aldi honetan, Nafarroako konkistaren 500. urteurrena hartu da gaitzat eta horren harira antolatu dira ekitaldiak.

Apirilaren 13an, presoen gaualdia eginen da Baigorriko Bixentainian. Xutik, Itziarren Semeak eta Askatasunaren alde izanen dira.

Apirilaren 15ean, Alurr dantza taldearen 1512, izanak dirau ikuskizuna eskainiko da 17:00etan Baigorriko plaza xoko gelan.

Apirilaren 21 eta 22an, Nafarroako ikastolek eta hainbat elkartek Etxarri Aranatzen antolatu duten bestara joateko deia egin dute Basaizeakoek. Egun osoko egitaraua izanen da eta auto­busak paratuko dituzte.

Apirilaren 25ean, haurren eguna izanen da.

Apirilaren 28an Lekeitiotik Baigorrirat musikaldia eskainiko dute Lekeitiko banda eta Baigorriko gaiteroek.

Apirilaren 29ko egitaraua hurrengo alean aipatuko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun