Nafarroako euskarazko hedabideak

Apirilaren 14an Sunbillan eginen da hiru hedabideen aldeko mus txapelketako finala

TTIPI TTAPA 2012ko api. 4a, 12:58

Jabier Galarregi eta Iñaki Danboriena –erdian– izanen dira Etxalarko finalistak. Alaitz Danboriena

Ulibeltzak Elkartean jokatuko da azken lehia

Xaloa Telebista, Xorroxin Irratia eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketak aitzinera segitzen du. Dagoeneko herri aunitzetan erabaki dira finalistak zein izanen diren eta aldizkari hau etxee­tara ailegatu orduko izen gehiago ere jakinen dira, joan den asteburuan herri auni­tze­tan jokatzekoak bai­tzi­ren txapelketak.

Oraingoz, jakin ahal izan diren finalistak hauek dira: Maitane eta Imanol Etxeberria (Arizkun –8 bikote–), Jose Mª Azkarraga eta Migel Mari Ariztia (Azpilkueta –8 bikote–), Lorenzo eta Jose Luis Oskoz (Almandoz –16 bikote–), Juan Jose Alunda eta Luis Migel Mortalena (Arraioz –8 bikote–), Jose Migel Cordoba eta Joseba Irigoien (Erratzu –11 bikote–), Jose Altxu eta Joxemi Arizmendi (Oronoz –7 bikote–), Elena Danboriena eta Anika Maritorena (Berroeta –2 bikote–), Jose Mª Etxepeteleku eta Begoña San Julian (Lesaka –4 bikote–), Asier Sara­gueta eta Patxiku Artieda (Bera –6 bikote–), Jabier Galarre­gi eta Iñaki Danboriena (Etxalar –8 bikote–). Jokatu gabeko herriz herriko txapelketen artean, erran, Anizko Mendiarte Elkartean ortziral honetan, apirilak 6, eginen dutela.

Herri bakoitzeko irabazleen artean finala eginen da apirilaren 14an Sunbillako Ulibeltzak Elkartean, 16:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun