Zundaketen bidez edangarria den lur azpiko ura topatu dute

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Jende aunitz bildu zen martxoaren 21ean Berako Kultur Etxean. Alicia Del Castillo

Bidasoa eta Urumeako arroak batera kudeatu nahi dira

Bidasoa eta Urumea ibaietako arroak modu bate­ratuan kudeatzeko mugaz gaindiko Bidur proiektuaren bukaerako mintegia egin zen mar­txoaren 21ean Beran.

Proiektuaren bidez, Bidasoa eta Urumea ibaietako arroen kudeaketaren alderdiak metodologia bera erabiliz aztertu dira, bi ibaiek an­tzeko ezaugarri ekolo­gi­k­o eta hidrologikoak baitituzte. Bidur proiektuak Pirinioen bi aldeetan uraren kudeaketa integralaz­ arduratzen diren entitate publikoen partehar­tzea­ bultzatu du, ezagu­tzak trukatuta, be­rri­kun­tza-neurriak zabalduta eta bi ibai-arroetan inplikatutako sektoreen artean lankidetza bultzatu­ta.

Proiektuaren aurrekontua 2.344.077 eurokoa izan da. Kopuru ho­rren %65 Europar Batasuneko Eskualde Garapeneko Europako Fun­tsak diruz lagundu du, eta gainera­koa proiektua gara­tzeaz arduratu diren hiru erakundek: Na­farroa­ko Ingu­rumen Ku­deaketa, Haz­te­giak eta Birpo­pu­la­tzeak sozietate publikoak –Nafarroako Gobernuko Landa Garapen eta In­gu­rumen Departamentu­koa–; Gi­puz­koa­ko Aldundiko IKT Nekazal Iker­keta & Teknologiak eta Pirinio Atlanti­koe­ta­ko Kon­tsei­lu Orokorraren Ingu­ru­men Zerbitzuak.

Bidur proiektuarekin, Bidasoa eta Urumea arroen­ uraren eskura­ga­rri­tasuna aztertu da, bai lur gainekoa, baita lur az­pikoa ere. Ber­tze hainbat­ azterketa ere egin dira, erreken ekosistema egokia mantentzeko uraren kuadeaketa jasanga­rria duen modeloa bilatuz.

Baztan-Bidasoaldeko zenbait herritan ur-hor­­­nidura arazoak izaten dira, baina Bidur proiek­tuak emai­­tza onak lortu ditu. 275 ur guneren inbentarioa egin da, horietatik 243 lur azpikoak. Gaur egun 218 gune erabiltzen dira ur hor­nidu­rarako eta horietatik 184 iturriak dira. 12 zun­daketa egin dira (sei Beran eta bana Le­saka, Donamaria, Irurita, Elizondo, Urdazubi eta Zugarramurdin) eta gi­za­kiak edateko moduko ura topatu dute Lesa­ka, Donamaria eta Iruritan. Le­s­akakoa aipagarria da, lur azpian 50 me­trotara, segundoko 50 eta 200 litro­ arteko­ emaria duen ur gunea topatu baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun