Soinketa Eguna ospatuko du Arkupeak-ek apirilaren 12an

TTIPI TTAPA 2012ko apirilaren 4a

Mus txapelketako irabazleak, bigarrenak, hirugarrenak eta laugarrenak, goitik behera. Fernando Etxeberria

Bezperan Ordiziako merkatura joanen dira

Irteerak, hitzaldiak, ikastaroak, txapelketak... Gisa guztietako ekimenak antolatzen dituzte Arkupeak jubilatuen elkartean. Apirilaren 11n, erra­terako, Ordiziako merkatura eginen dute bisita, eta biharamunean, apirilak 12, Soinketa Eguna eginen dute Berako kiroldegian. 12:00etan hasiko da soinketa erakusketa eta 14:15 aldera bazkaria izanen dute Zubiondo jatetxean. Arratsaldez dantzaldia izanen dute. Ez dira hauek­ apirileko ekimen bakarrak izanen. Izan ere, apirilaren 17tik 25era Andaluzia aldera joanen dira.

Ez da guttiagorako izan martxoa. Xabierko Gaztelura eta Olitera irteerak, hitzal­diak­ eta bertzelako saioak­ ere egin dituztelako. Mus txapelketa da horren adibide.

Eguna horretarako hartuta, goiz-arra­tsal­dez musean aritu ziren Arkupeak-eko bazki­deak martxo honda­rrean. Otsailean herriz- he­rri jokatutako txapelketetatik sailkatu zirenak aritu ziren eta txape­la Leitzara joan zen, Angel Arrizurieta eta Josefina Matxainek irabazi zuten. Txapela eta Iñurrietaren sei ardo eraman zituzten. Bigarren sailkatu zirenak Iruritako Joxe Arraztoa eta Norberto Irureta izan ziren (hiru ardo); hiruga­rren postua Urrozko Juanito Iribarren eta Marcos Juanenarentzat izan zen eta laugarrena Angel del Moral eta Pe­dro Urriza elizondarren­tzat. Bi bikote hauen kasuan, bakoitzak bi botilako lotea jaso zuen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun