Presak 201 urte zituen

Markel LIZASOAIN 2012ko apirilaren 4a

Horrela daude presa zegoen tokia eta errota. Utzitako argazkiak

Errota berria 1805ean egin zuten, eta presa berria 1808an

1805ean egin zuten errota berria, zaharra zegoen lekutik goitixeago. Eta handik hiru urte­ra, 1808an, presa berria­. Horrek esan nahi du presa bota zutelarik, 2009­an, 201 urte zituela, hau da, berrehun eta bat urte zituela. Hala heldu da paper zahar horietan.

Errota berria hiru iturendar maisuk eta sei langilek egin zuten; ho­rretarako, orduko Jurdaneko nagusiak, Juan Martin Etxekonaneak, bere gain hartu zituen errota egitekoan gerta zitezkeen arriskuak, eta etxea paratu zuen fian­tzan. 850 peso kostaria da errota, eta 19.858­ erreal, berriz, presa; ez jakin zenbat diru zen hori orduko jendearentzat; gutxi ez.

Presa egiteko, Orreagako arkitekto bat behar izandu zuten, eta hiru ezkurrar maisuri enkargatu zieten lana. Napoleonen garaiak ziren, garai nahasiak. Fran­tziak­ Espainia hartu be­rri zuen, indarra eta diplomazia ibilita, eta Euskal Herrian aukera ttiki bat izandu omen zen, Frantziako Errepublikaren barrenean, zazpi probintziek bat egiteko. 1808ko Saldiasko presaren paper horietan eskribitua ageri da Espainiaren eta Frantziaren arteko iraultzarik ez bada aurrera segituko dutela presa egiteko lanetan.

Herriko lagun batek eman dizkigu errotaren gaineko argibideak eta hura egin zuteneko agirien kopiak; eskerrik aunditz hari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun