Xabier Taberna goizuetarraren lanari esker, Ezkurrak ere bere mapa izanen du, Leitza eta Goizuetako mapen berdintsua. Herriko toki gehienetan barna oinez ibili da goizuetarra eta orain herritarren laguntza eskatu du, bildutako datuak gainbegiratzeko. Zenbait tokitara berriz joan nahi du Tabernak herritarrekin, berak bildu dituen izenak eta herritarrek erabiltzen dituztenak bat datozen ala ez ikusteko.
Meritu haundia du egiten ari den lanarekin. Gainera, historiaurreko aztarna berriak ere aurkitu ditu eta horiek mapan kokatu nahi ditu, baita desagertzen edo erortzear dauden baserriak eta bordak ere.