Mus txapelketa

Izaskun GOÑI TELLETXEA 2012ko apirilaren 4a

Dagoeneko, lauga­rren astea da Herriko Ostatuan mus txapelketa dagoela. Azkenekoa Xaloa, Xorroxin eta TTIPI-TTAPAri lagun­tzeko egitekoa zen, martxoaren 31n, eta espero dugu jende andana elkartu izana.

Ikusten denez, Donamarian afizio handia dago musean jokatzeko, eta gazteek ere aurkari gogorrak direla erakutsi dute.

Aipatu, eskualdeko hiru komunikabideei laguntzeko mus txapelketako irabazleak Sunbillan apirilaren 14an eginen den finalean ariko direla.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun