Aurreko alean azaldu bezala, herritarrak Astigarragako Etxeberria sagardotegian izan dira. Donamariatik autobusean atera eta bertaraino joan ziren. Bazkari ederra egin eta kupelak ongi hustu ondotik, autobusean berriro ostatuetara joan eta han ibili ziren. Zerbeza eta kalimotxo guztiak akitu ote ziren?
Giro ederrean pasatu zuten bai sagardotegian eta bai ostatuetan ere. Ohitura hau inoiz ez galtzea espero dugu eta hurrengo urtean jendea gehiago animatzea, primeran pasatzeko aukera ederra izaten da eta!