Lehengo kontuei begira segituz, udaberriarekin batera, hainbat hilabetez ontzen egon eta gero, agertu da Urrozko argazki zaharrekin egindako bildumaren liburua.
Dotore gelditu da, eta espero dugu jendeari gustatzea. 96 orri ditu eta 402 argazkirekin hornitua dago. Liburua 20 eurotan salgai dago DVDarekin batera, eta herritik kanpo dagoen norbaitek ere interesa baldin badu, helbide elektroniko honetara idatz dezake eta eskatu: urrozkoargazkiak@gmail.com.