Bittoriano, Petra, Nati eta Triniren erranak bildu dituzte ahozko ondarearen lanean

Joseba URROTZ 2012ko apirilaren 4a

Ezkerretik hasita, Nati, Bittoriano, Petra eta Trini euren grabazioaren DVDa eskuetan dutela. Joseba Urrotz

Euren elkarrizketaren grabazioa eman diote opari

Malerrekako Ahozko Ondarearen lanean lau urroz­tarrek hartu dute parte, Maite Lakarrekin elkarrizketa eginez. Bi­ttoriano eta Pe­tra Arzua­ga, Nati Telle­txea eta Trini Grajirena izan ziren Maiteri lehengo bizimodua kontatzen aritu zirenak hainbat orduz. Eta Malerrekan egindako bertze elkarrizketekin osatutako lana martxoa­ren 24an aurkeztu zuten Donezteben. Ekitaldi polita izan zen, lan ho­rren laburpen ttiki bat ikusi ahal izan zen, ez hain aspaldiko kontuak entzuteko aukera, gauzak hain azkar aldatzen diren garai hauetan, ia galduak diren hainbat usadio, kontu eta abar gogora­tzeko. Berriki arte sutondoan, karrika baz­ter, ostatuetan, ahoz-aho pasatzen ziren kontuak, gaur egun DVDan bedere ikasi behar. Hain zuzen, parte har­tzaile guztiei eske­rrak­ eman eta euren elkarrizketaren grabazioa oparitu zitzaien.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun