Estalpea egiteko enpresa kontratatu du Udalak. Bere garaian, TTIPI-TTAPAn idatzi genuen muntatzen den estalpe bat egiteko beharra bazegoela herrian eta Udalak horretan hastea erabaki zuen. Lehiaketa egin zuen, eta baldintzen artean, 10.000 eurotik ez pasatzea eskatu zuen, BEZ barne. Aitzineko egunetan ireki zituen Udalak aurkeztutako eskaintzak eta lanak Olazar aroztegiari esleitu dizkio.
Egituraren neurriak ondokoak izanen dira: 20 metro luze,10,50 metro zabal eta altura librea hiru metro.