Bisita desatseginik izan gabe, erne egon beharko dugu. Izan ere, herriko estalpean termitak daudela ikusi da eta zokaloak jaten ari direla. Horri aurre egiteko, albintea termiten kontrako tratamentua egiten ari da, baina badaezpada ere, ondoko etxeetan arretaz erreparatu beharko zaie.