Xorroxin, Xaloa eta TTIPI-TTAPAren aldeko mus txapelketak jokatzen ari dira eskualdeko herrietan, eta Zubietan, larunbat honetan, apirilak 7, eginen da. Herriko Ostatuaren eta Udalaren laguntzarekin antolatu da eta larunbatean bazkalondoan izanen da Herriko Ostatuan. Parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Irabazleek Sunbillan apirilaren 14an jokatuko den finalerako txartela lortuko dute.