Ipuin kontalariaren saioa eta eskulan tailerra eginen dituzte Gaztegunean

Fermin ETXEKOLONEA 2012ko apirilaren 4a

Oso momentu politak pasatzeko aukera izaten dute haurrek Gaztegunean. Izaskun Zubialde

Malerrekako Mankomunita­tearen laguntzarekin prestatu dira

Aste Santuko opo­rretan ere ez dute as­per­tzeko astirik izanen Gaz­teguneko neska-mutikoek, ipuin kontalariaren saioa eta eskulan tailerra eginen baitituzte. Malerrekako Mankomunitateak euskarazko kultur jarduerak antolatzeko egin duen dirulagun­tza deialdia aprobe­txatu­ta eginen dira bi ekimen horiek.

Alde batetik, apirilaren 13an, ostirala, ipuin­ kontalaria izanen da 17:00etatik 18:00­etara eta ondotik, merendola eginen dute guraso eta haurrek txokolate eta bizkotxoekin.

Bestetik, berriz, biha­ramunean, apirilak 14, birziklatutako materialarekin eskulanak egiteko aukera izanen dute hau­rrek, Ines Gereka maixu dutela. 17:00­etatik 19:00etara izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun