Eguberri eta inauterien ondotik datozen besta egunak Aste Santukoak ditugu eta aurtengoak ere gainean ditugu. Egun horietan meza eta ospakizunak eginen dira, baina gure herriko txoko eta bazterretan bereziki ikusiko direnak turistak izanen dira. Seguruenik, landetxeak, hostalak eta apartamentuak beteta edo betetzear egonen dira, eta gure aldetik, opor ttiki hauek ongi pasatzea desio dizuegu.