Iragarri bezala, joan den martxoaren 17an Aurtitzen herritarren arteko desafioa egin zen. Alde batetik, Ander Erasun aizkolaria aritu zen, eta bestetik, berriz, Kenari Erasun eta Martin Telletxea. Ander bertze bien kontra aritu zen bera bakarrik. Proba ongi joan zen, baina hondarrean, bi lagun izatearen abantailagatik edo, Kenari eta Martinek irabazi zuten apustua.
Apustuaren aitzakian giro polita sortu zen Aurtitzen. Jende poliki bildu zen desafioa ikustera eta nola ez, ondotik antolatua zen herri afarira ere bai. Afarian jan ziren bildotsak Anderrek ordaindu behar izan zituen, apustua galtzen zuenarentzat horixe bera pentsatua baitzuten.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!