Judoka finak ditugu herrian. Martxoaren 17-18ko asteburuan, Maider Jabalera eta Andrea Vazquez Nafarroako infantil mailako bigarren txapelketan izan ziren Mendillorrin, 52 kiloz azpiko kategorian. Maila ona erakutsi zuten, eta azken fasea ahal bezain ongi akitzeko bide onetik doaz. Martxoaren 24an, bertzetik, Nafarroako alebin mailako lehenbiziko fasea izan zuten Errekako bertze judokek Mendillorrin. Haritz Bereau txapeldun gelditu zen, eta Gogor Atxalandabaso eta Cristina Arambel azpitxapeldun. Horrez gain, Endika Astrainek lehenbiziko aldiz txapelketan parte hartu zuen.